Krisiari aurrean finantzaketa aukerei heltzeko aukera

Anboto 2009ko eka. 1a, 10:38

Krisiari aurre egiteko merkatari eta autonomoentzako izan daitezken laguntza finantzarioak azaltzeko jardunaldia izan dute Landako elkarteak, dendak Durango eta Iurretako merkatari elkarteak antolatuta.

Sabadell banketxearekin finantzaketa lankidetza hitzarmena sinatuta dauka merkatari elkarteak eta horren baitan merkatari zein autonomoei begira egon daitezken irtenbide finantzarioak azaldu dizkiete merkatariei. Besteak beste, kreditu Ofizialeko Institutuaren laguntzak edo Jaurlaritzaren bitartez lortu daitezkeenak. dendak elkartean 175 bazkide dira eta elkartean hainbat kontsulta eskaera jaso dituzte finantzaketa aukerei dagokionez. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!