Ohiko bilkura bertan behera utzi zuten

Anboto 2009ko mai. 29a, 10:29

Aitziber Irigoras alkateak bertan behera utzi zuen atzo udalbatzarraren ohiko bilkura. Batzarra hasi eta hamar minutura Abiadura Handiko Trenaren Kontra (AHT) protesta egiteko sartu ziren hamar lagun inguru.

Aitziber Irigoras alkateak bertan behera utzi zuen atzo udalbatzarraren ohiko bilkura. Batzarra hasi eta hamar minutura Abiadura Handiko Trenaren Kontra (AHT) protesta egiteko sartu ziren hamar lagun inguru.

Alkateak galdera eta erreguetara itxaroteko eskaera luzatu arren bereari eutsi zioten udalbatzarrera bertaratutakoek eta batzarra jarraitzerik ez zegoela-eta EAJ, PSE-EE eta PPko zinegotziek aretotik irten ziren. Egoeraren aurrean, ordu erdiko etenaldia erabaki zuen alkateak. Ordu erdi pasatxo igaro ostean bertan behera utzi zuen udalbatzarra gazteak aretoa uzteko asmorik ez agertzean.
Legearen arabera, 48 ordura deitu behar du udalbatzarra alkatesak. Zapatuan, 17:00etan izan beharko litzake, beraz.

AHT_UDALBATZARRA.jpgAlkateari “isilik” egotea egotzi diote, lehenengo Tabiran eta, oraintsu, Larrinagatxun AHTa eraikitzeko obrak hasi direnean Tren horrek “inolako onurarik” ekarriko ez duela nabarmendu zuten, Herriaren berba errespetatu  zioten kartelak eskutan zituztela eta AHTaren kontra ohi artean. EAJ, PSOE eta PPko zinegotziek azpiegitura hori durangarrentzat zergatik den ona erantzutea eskatu zieten. “Zuen sistemak sortutako krisiaren aurrean , guk ordaintzen ditugun milioiko euro gastatuko dituzue behar ez dugun zerbaitetan”, zioten eskualdean 7.000 langabetutik gora direla gogoratu ondoren. Gizarteak “beharrizan larriagoak” dituela nabarmendu zuten, baina, horrek ez diela ardura. “Jokaera makurra” salatzen eta herriari informazioa ematen jarraituko dutela berretsi zuten, eta ez direla “ez isilik, ez geldirik geratuko”.

PSE-EEko Pilar Rios “desengainatua” agertu zen alkateak ez zelako sortutako egoera “gestionatzeko gai izan”. Bere berbetan, “askatasunez adierazi gaitezken espazio publikoak hartu dituzte eta udal arduradun nagusia dena ez da egoera kudeatzeko gai izan”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!