
Musika eta dantzarako tartea hartu zuten bertaratu zirenek, 25 urte hauetako hainbat pasadizo ekarri zituzten gogora eta lagun artekoa bazkaria ere egin zuten.
Urte guztiotako lana ospatu eta Inurri ezagutarazi gura izan dute jaialdiarekin; baita belaunaldien arteko elkarguneak sortu eta taldea indartu eta motibatu ere, azaldutakoaren arabera. Aurrera begira, Boluntariotzaren Nazioarte Egunarekin bat eginda Boluntariotzaren Astea bultzatu gura du Inurrik, Euskal Herriko eskauten barruan diharduenak, erakundeekin elkarlanean.