Turismo Bulegoa hartuko duen Lariz Dorrea zaharberritzeko lanak amaituta, ekaineko zapatuetan bisita gidatua egiteko aukera eskainiko dute.
Gasteizen dagoen EHUko Letretako fakultateko Arkeologia Saileko irakasle Belen Bengoetxearen lanen edukiak erabiliko ditu Iasmina Gorroño gida turistikoak; Historian lizentziatua da eta ikerketan parte hartu zuen. Hiri Arkeologian espezializatua den Bengoetxeak Durangori buruzko lanak egin ditu azken urteetan, eta Lariz Dorreko esku-hartze arkeologikoa zuzendu zuen. Izena eman behar da (94 603 39 38).