Lurperatutako zaborrontziak jartzen diharduela-eta Sasikoa kaleko 8-10 zenbaki aurrean itxita egongo da , maiatzaren 28an.
Udal arduradunek jakin eragin dutenez, ostegunean, 08:00etatik 15:00ak bitartean izango da kalea itxita etxebizitza bloke zenbakion aurrean. Eragozpenak barkatzea eskatu die inguruko auzokideei Udalak, “beti ere, durangarren ongizatea hobetzeko” dela arrazoituz. Kasu honetan Sasikoa kaleko biztanleena.