Stonyhurst (Ingalaterra) 16 ikaslerekin elkartrukea egin dute, aurten zazpigarrenez, San Jose-Jesuitak ikastetxeko beste horrenbeste ikaslek. Oraingoan honakoa izan dute langai: Nire etorkizuna: Ingalaterrako zein Euskal Herriko hezkuntza eskaintza eta lan irtenbideak. Aste bi egin dituzte, ingelesa hobetu eta hango bizimodua ezagutzeko aukera izanik. Asteotan Durangon hartuko dituzte Stonyhurstkoak.