Bizkaian berria eta aitzindaria den ‘Zaintza’ zerbitzua abiatu du Caritas-Tabirak. Etxe-zerbitzuan eta adinekoen zaintzan formazioa eman ez eze, bertaratuko direnen laneratzean bitartekari ere egingo dute, Kanpatorrostetako elizetxean; Andra Mariak utzitako lokalak egokitu dituzte.
Inaugurazioa 29an egingo dute, 20:00etan, Justizia eta Elkartasuna jardunaldien baitan. Caritas-Tabira gaur: harrera, Ekorropa, Zaintza eta sentsibilizazioa mahaingurua eratu dute hilaren 26an, eta 28an Zaintza Tabira: Servicio pionero en Bizkaia, de proyecto a la realidad; biak Arrupe Aretoan, 20:00etan. “Krisiak eragindako egoeren aurrean” ekitaldia izango da 27an, Andra Marian, 20:00etan.