Francisco Francoren diktaduran euren sexu joeragatik zapaldutako lesbiana, gay, transexual eta bisexualen omenez ‘Kantu isila’ oroitarria inauguratu dute Landako erakustazokaren alboan.
Euskal Herriko Gay Askapenerako Mugimenduak (EHGAM) frankismoaren garaian “euren duintasunaren alde” borrokatu ziren milaka gizon eta emakumeak gogoratu gura izan ditu horrela. Koldobika Jauregik egindako eskulturan Jon Maiaren bertsoa grabatu dute.
EHGAMeko Imanol Alvarezek ez eze, Ahaztuak 1936-77 elkarteko Martxelo Alvárezek eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburu Gema Zabaletak ere parte hartu zuten ekitaldian. Era berean, Durangoko Udaleko udal arduradunak ere bertaratu ziren. Oroitarria Durangon jarri dute, besteak beste, bertan sortu zelako EHGAM.
Bazkaria eta antzerkia izan zituzten gero, eta arratsaldean elkarretaratzea, Andra Marian.