Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzeko lanak hasi dituzte Larrinagatxu auzoan. Horrela jakin eragin du Durangoko AHT Gelditu Elkarlanak.
Otsailean hasi ziren lehenengo lanak Tabiran, eta orduan lez oraingoan ere “Udalak isilik jarraitzen” duela salatu dute; “inposizioaren bidetik” jarraitzen dutela salatu dute. “Herritar asko eta asko kontra” daudela gogoratu dute: “Ez gara ez isilik ez geldirik geratuko, horrela gura gaituen arren”.
Landakotik irtengo dute
Larrinagatxun lanak hasi dituztela-eta, manifestazioa ere deitu dute maiatzaren 29an. Durangaldeko gazte mugimenduak luzatu du deia, Landakon batzeko 18:30ean. Ohar baten argitu lez, “AHTak kaltea baino ez deusku ekarriko. Kalte ekologikoa eta baita soziala ere. Durangaldea itoko du, deslokalizazioaren eta beste mila eraginen ondorioz”. Diotenez, “herritarrek aspaldi esan eutsien ezetz inposaketa horri, eta ezetz esaten jarraitzen dugu gazteok ere”.