Woka Euskadirekin bat egin dute Maristek ere

Anboto 2009ko mai. 19a, 14:33

Woka Euskadi ekimenarekin bat egin du Maristak ikastetxeak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) beste ehunetik gora erakunde eta eragilerekin batera.

Woka Euskadi ekimenarekin bat egin du Maristak ikastetxeak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) beste ehunetik gora erakunde eta eragilerekin batera.

WOKAEUSKADIMARISTAK_copia.jpg“Gizartea mobilizatzea eta gu geu mobilizatzea” izan da astelehenean 12:00etatik 15:00etara izan zuten hitzorduaren helburua. “Bizi dugun segurtasun gutxiko” egoeraren aurrean proposamenak egin eta irtenbide eta hautabideak topatzeko elkartu ziren hainbat lagun Maristetan. Sormenaren eta Berrikuntzaren Europako Urtearen ekintza programaren barruan antolatu du ekimena Innobasque agentziak, eta Maristak ikastetxea ere deialdira batu da.

Krisia izan zuten eztabaidagai, bai Durangon bai beste hainbat herritan —EAEKo hiru hiriburuetan ere egin zuten— eta herritarrek egoera horretatik irteteko proposamenak egin dituzte. Innobasquek txosten baten batuko ditu proposamenak, eta erakundeei igorriko dizkie erantzunak, herritarren iritzia ezagutu dezaten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!