Andaluziako musika eta dantzek girotu zuen joan zen asteburuan Landako erakustazoka. Apirileko Feria izan zuten, Durangoko Andaluziako zentroak antolatuta. Gosaltzeko, bazkaltzeko eta dantza egiteko elkartu ziren bertaratutako bisitariak. Sevillana lehiaketa eta osagarri flamenkoen desfilea ere izan zituzten.