Inurri eskaut taldea sortu zela 25 urte bete dira aurten, eta hori ospatzeko makina bat ekitaldiz osatutako egitaraua eratu dute. Maiatzaren 23a izango da egun handia. Jokoak, bazkaria —izena emateko hilaren 19a arte— eta erromeria izango dituzte Landako Gunean.
Hala ere, horrezaz gainera, hilaren 18tik 22a arte argazki erakusketa eta Inurriren film laburra izango dira San Agustin kulturgunean; eskoletan ere erakutsiko dute. Hilaren 20an boluntariotzari buruzko bideoa eskainiko duute, 20:00etan (94 681 55 21 /
607 422 591 / 607 422 593).