Egoera hori salatzeko manifestazioa egin du Durangon sindikatuak, “mobilizatzea, borrokatzea eta kalea irabaztea” iritzita “egungo politikak eta eredu kapitalista aldatzeko” modua. ELAko idazkari nagusi den Adolfo Muñozek ere parte hartu zuen ekitaldian. UGT-Euskadiko idazkari nagusi Damaso Casadok ere nabarmendu du “kapitalismo espekulatiboak sortutako krisi ekonomiko-finantzieroa” erabili dutela enpresek langileak kaleratzeko, eta egoera horri aurre egin behar zaiola. Horren aurrean, “gizarte elkarrizketa sortzeari ezinbestekoa” deritzo. Gehiengoaren akordio gabe enplegu-erregulazio espedienterik ez onartzea eskatu du: “Izan ere, eskualdean hainbat dihardute aurkezten eta onartzen akordio gabe”. Langileen
eskubideak eta babes soziala sustatu behar direla gogoratu du. Greba orokorra
ELAk maiatzaren 21erako greba orokorra bultzatu duen heinean, UGT-Euskadik horrek “logikarik ez zentzurik” ez daukala dio: “Ez dago proposamen argirik eta langileen kontrakoa eta enpresarien aldekoa da”.