Ekainean zabalduko dute Lariz Torrea jendaurrera

Anboto 2009ko mai. 14a, 15:18

Lariz Torrea berreskuratzeko lanak amaitu dituzte, eta ekainean zabaldu gura dute jendaurrera, seinalitika plangintza osoa garatu eta gero. Turismo Bulegoa batuko du Lariz Torreak lehenengo pisuan; bigarrenean Durango Eraikitzen elkarte publikoaren bulegoak, orain Udaletxean daudenak.

Lariz Torrea berreskuratzeko lanak amaitu dituzte, eta ekainean zabaldu gura dute jendaurrera, seinalitika plangintza osoa garatu eta gero. Turismo Bulegoa batuko du Lariz Torreak lehenengo pisuan; bigarrenean Durango Eraikitzen elkarte publikoaren bulegoak, orain Udaletxean daudenak.

Azken pisuan erabilera askotarako gunea sortuko dute, “Durango norako turistiko lez zelan eskaini hausnartzera” bideratuz, Aitziber Irigoras alkatearen berbetan. Turismo Bulegoan lagun bik jardungo dute egun osoz.

LArizTorrea_copia.jpgXV. mendeko eraikinak 110 metro koadro erabilgarri batzen ditu solairuko, eta zaharberritzeko 950.000 euro erabili ditu Udalak. Jauregi Gotiko lez eraiki zen, hainbat aldaketa izan dituen arren; 1903an, auzokide-etxebizitza lez ere jarri zuten, Aurea Perez obraren arduradunak argitu duenez.

Harlanduzko obra agerian utzi dute —fatxadan, batez ere—. Harriak eta zurak eman ei dute lanik gehien. “Ahal izan duguna zaharberritu egin dugu, eta behar zena ekarri. Fatxada guztia berreskuratu dugu: erdi aroko leiho bi atera ditugu; itxita zegoena zabaldu dugu eta desagertuta zegoena zaharbrrritu”. Estalkiaren ia ezer ez ei dute aprobetxatzerik izan.

Ikuztegi publikoak


XIX. mendea aurretiko ikuztegi publikoak ere berreskuratu dituzte, 2007ko iraila eta urria bitartean hasitako lanokin. Horrek atondu eta lorategia jarri gura dute inguruan. Pinondo Etxearen atzealdeko Sanagustinaldeko etxea bota eta ingurua ere urbanizatuko dutela aurreratu dute udal arduradunek. Oinezkoentzako pasabidearekin lotuko dute atondutako inguru hori eta Lariz Torrea.

Azken bost urtean Askatasun etorbidean dirauen Turismo Bulegoa lekualdatu aurretik, Lariz Torrea ezagutzeko bisita gidatuak egingo dituzte, bertako arduradun Natalia de Naveranek azaldu duenez. Expovacaciones turismo eta aisialdi azokan 1.707 laguni eman zaiela arreta ere argitu du; iaz baino 275 gehiagori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!