Turismo eta Aisialdi Azokan lekua hartuta oraingoan ere

Anboto 2009ko mai. 7a, 11:05

Durangok bere lekua dauka, aurten ere, Bilbao Exhibition Centre-en (BEC) zabaldu berri den ‘Expovacaciones’ Turismo eta Aisialdi Azokan; oraingoan, eskualde ikuspegiaren eskutik irudia indartzeko bai Durangaldea bai eskualdeburu lez Durango sustatzeko. Gaur zabaldu eta domeka arte iraungo du azokak.

Durangok bere lekua dauka, aurten ere, Bilbao Exhibition Centre-en (BEC) zabaldu berri den ‘Expovacaciones’ Turismo eta Aisialdi Azokan; oraingoan, eskualde ikuspegiaren eskutik irudia indartzeko bai Durangaldea bai eskualdeburu lez Durango sustatzeko. Guar zabaldu eta domeka arte iraungo du azokak.

Herritarrei eskualdeko baliabide turistikoei buruzko informazioa zabaltzea da helburua, balioan jarri, eta, Durango eta Durangaldea norako turistiko lez saltzeko. Bertako eta eskualdeko sustapen bateratua bideratuko du Turismo Bulegoak, Durangaldeko Landa Garapenerako elkartearen laguntzarekin eta Bizkaiko Aldundiak utzitako erakustokian. Eskualdeko informazioa eta Durangoko produktu turistikoak zabalduko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!