Apirileko Feria ospatuko dute, asteburuan, Landako Gunean. Zapatuan zabalduko dute feria ohiko argi-piztearekin, 11:00etan, eta domeka bitartean makina bat ekitaldik Andaluziako kolorez jantziko du erakustazoka.
Abesbatzen saioa, herri-bazkaria, dantza ikuskizunak eta soineko flamenko onenaren aukeraketa izango dira bihar; osagarri flamenkoen desfilea eta sevillana lehiaketa ere bai, Luna y Arena Fina talde flamenkoaren saioa ez eze. Domekan, andaluziar gosaria, Ermua eta Sestaoko abesbatzen saioa eta dantza ikuskizuna izango dira.