Ogiaren paper-poltsa publizitaterako euskarri

Anboto 2009ko mai. 6a, 10:33

Kontsumitzailearekin “hartu-eman zuzena” sortzeko gai den publizitate euskarria zabaldu gura du Publipan enpresak Durangaldean: urtea amaitzerako, 700.000 plastikozko poltsa kentzea bideratuko duen ogia eroateko paper-poltsa.

publipan_copia.jpgKontsumitzailearekin “hartu-eman zuzena” sortzeko gai den publizitate euskarria zabaldu gura du Publipan enpresak Durangaldean: urtea amaitzerako, 700.000 plastikozko poltsa kentzea bideratuko duen ogia eroateko paper-poltsa.

Folder papergintza enpresaren bitartez kaleratuko diren paper-poltsa birziklagarriak publizitaterako euskarri izango dira, eta doan banatuko dituzte okindegietan; hasteko, 25 puntu salmenta-gune lotu dituzte. Publizitatea edo intereseko informazioa moduluka salduko da, eta horrek egingo dio aurre gastuari. “Energia aurreztearen eta ekologiaren aldeko apustua” dela diote arduradunek, eta erakunde, udal eta instituzio publikoak bat egitera gonbidatu dituzte; Europako araudiak 2010erako plastikozko poltsa guztiak kentzera behartuko duela gogoratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!