Aralarrek A-8aren ordainsariari buruzko eztabaida berrartu gura du

Anboto 2009ko mai. 4a, 10:19

A-8aren ordainsaria dela-eta “ilegalitate batean oinarritutako diskriminazioa konpontzeko” Aralarren eskaera ez dute onartu: Aldundiari araudi forala berrikustea (elkartasun eta ekologia irizpideekin) eta Durangaldetik Bilbo ingurura doanari edo alderantziz Erletxe-Basauri zatia ez kobratzea.

A-8aren ordainsaria dela-eta “ilegalitate batean oinarritutako diskriminazioa konpontzeko”
Aralarren eskaera ez dute onartu: Aldundiari araudi forala berrikustea (elkartasun eta ekologia irizpideekin) eta Durangaldetik Bilbo ingurura doanari edo alderantziz Erletxe-Basauri zatia ez kobratzea. 


EAJ, PP eta Talde Mistokoek  kontra egin dute. Lehenengo biak BBNNetan ei dabiltza gaia lantzen: PPk doakotasunaren aldeko jarrera berretsi zuen; jeltzaleek behin ponentzia aurkeztuta izan daitezken alegazioak lantzeko batzordea sortzea proposatu du. TMk, bestalde, A-8ko Durangaldeko zatia aspaldi amortizatu zela dio, eta doakoa izan beharko litzakeela. EB-Berdeak ados daude Udalak esku-hartzearekin; PSE-EEk eztabaida BBNNetan zabalik dela eta eskuduntza harena dela dio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!