Merkatarien formazio eta ikasketa premiak aztertzeko diagnosia egingo dute datorren astean hasita. Horretarako, Formabask bulego espezializatua kontratatu du Dendak Durango eta Iurretako merkatari elkarteak, eta emaitzak uztaila inguruan ezagutzea aurreikusi dute Formabask-eko arduradunek.
Indargune eta ahuleziak aztertuko dituzte, eta horiek bideratzeko bitartekoak eskaini.
Dendak-ekoen berbetan, “formazioak sektorearen kualifikazio premiekin lotura izatea da helburua”. Datozen ikasturteetako formazio ikastaroen —iraunkorra zein lanbiderakoa— abiapuntua izango da diagnosia. Hobetuz-en bitartez egin diote aurre diagnosia egiteko kontratazioaren %80ri.