Bidezko epaiketa baten aldeko sinadura batzea

Anboto 2009ko mai. 7a, 10:17

Gaur biolentzia matxistaren kontra deitutako elkarretaratzean Nagore Laffagen kasuak “bidezko” epaiketa izan dezan eta ustezko hiltzaileak delituarekin bat datorren zigorra jaso dezan eskatzeko sinadurak batuko dituzte. Andragunean ere aukera izango da, gaur, sinadura ematea.

“Gizarte moderno honetako gaitza den genero biolentziaren kontra” egin gura dute protesta. Durangoko Plataforma Feministak eguenero egiten du elkarretaratzea, 20:00etan Andra Marin. Iruñean hil zuen, ustez, Jose Diego Yllanes psikiatrak Nagore Laffage, 20 urteko erizaintza ikaslea.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!