Krisiari aurre egiteko Durangaldeko delegatuen asanblada egingo du UGT sindikatuak, Durangon daukan egoitzan, barikuan, maiatzaren 8an. UGT-Euskadik Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egiten diharduen batzar errondaren barruan egingo dute batzar hori. Halaxe eman dute jakitera sindikatuko arduradunek. Bertara gonbidatu dute hizlari Damaso Casado UGT-Euskadiko idazkari nagusia; baita Durangaldeko UGT-ko Mauricio García ere.
Bestalde, Enplegu Ministerioak jakitera emandako apirileko langabezia datuen aurrean, industria eta aurretiko enplegu bako kolektiboen gizarteratzea lako sektoreetan “esku-hartze berezia” eskatu du UGT-Euskadik. Martxotik apirilera, 1.021 langabe gehiago dago EAEn; horietatik %27k jardun ei du industria sektorean eta %51 da aurretik enplegua izan ez dutenen artean agertzen direnak, adierazi dutenez.