LABek eskualdean lanean hil direnak gogoratu ditu

Anboto 2009ko api. 29a, 14:31

Lan Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginda lan istripuan hildako langileak ekarri ditu gogora LAB sindikatuak Durangon. Euren krisia, gure osasunaren kontura. Gizarte borrokaz aldaketa zioen pankartaren atzean Durangaldeko hainbat delegatu sindikal batu ziren apirilaren 28an.

LABapirilak28_copia.jpgLan Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginda lan istripuan hildako langileak ekarri ditu gogora LAB sindikatuak Durangon. Euren krisia, gure osasunaren kontura. Gizarte borrokaz aldaketa zioen pankartaren atzean Durangaldeko hainbat delegatu sindikal batu ziren apirilaren 28an.

“Langileen eskubideak, bizirautekoa barne, kolokan daudela” nabarmendu du LABeko Oier Perezek, eta urteroko aldarri izanik datozen urteetan ere deialdiekin bat egitea.

Perezen berbetan, “gauzak ez dira aldatzen, eta krisi egoera honetan kontrakoa gertatu da; lan-baldintzetan, segurtasunean, soldatetan… atzera egin dugu”. Iaz ehundik gora hildako izan ziren Euskal Herrian; Durangaldean 10. Lan istripu larriak eta arinak ehundik gora izan ziren, azaldu duenez: “Urteroko datuak oso larriak dira”. LABek langileren bat hil den herrian elkarretaratzeak egitera deitu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!