Maiatzaren 1eko jaia ospatuko du bihar Herria auzo elkarteak

Anboto 2009ko api. 30a, 14:22

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, kalejira eta txistulariekin hasi dute gaur maiatzaren 1a dela-eta antolatutako jaia.

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, kalejira eta txistulariekin hasi dute gaur maiatzaren 1a dela-eta antolatutako jaia.

Zikloturista martxa hasiko dute 11:00etan, 11 urtetik beherakoek; 11:30ean gainerakoek. Kriskitin dantza taldeak saioa eskainiko du 12:30ean, eta tute txapelketa hasiko dute 17:00etan; 19:00etan Txantxiku txapelketa. Ume eta gaztetxoentzat gaztelu puzgarriak izango dira goizean eta arratsaldean.

Iñaki eta Jesusek emandako kontzertuarekin amaituko da eguna, 20:00etan. Aurretik, txorizoa bananduko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!