“Erantzukizuna eskatzeko era serio, arduratsu eta eraginkorrean” gobernatu behar dela dio PSE-EEk, eta oposizioak Udalaren jarduera “trabatzen” duela esatea “arduragabekeriatzat” jo dute: “Eurak dira irregulartasunez gobernatzen dihardutenak, besteoi erabakitzeko legezko eskubidea trabatuz”, diote EAJren erantzukizun eskariaren aurrean.
PSE-EEren ustez ez da jokabide “arduratsua” oposizioari “laguntza” eskatzea, “krisi egoeran aurrekontua ateratzeko akordioak lortzeko gai izan ez eta eragin sozial handiko aldebakarreko erabakiak hartu direnean”. Egoerarekin bat, “lehentasunak adosteko beste taldeekin egon gabe aurrekontua zer sail eta egitasmotan murriztu” erabakitzea ere leporatu diote EAJri.