INEM-Tokiko Korporazinoak egitasmoaren eskutik 13 lanpostu berri sortu gura ditu Gobernu Taldeak, eta horretarako 279.258 euroko diru-laguntza eskatu du. Enplegua sortzeko erakunde eta instituzioekin bideratu gura duten lankidetzan batu dute Udalak izan ditzakeen premiei langabetuen bitartez erantzuteko aukera ematen duen Durango 2009 Enpleguaren Osoko Plana.
Lau hiri-agente, berehalako jarduerarako taldea —ofizial bat eta hiru peoi— eta lokalen azterketa eta zerrendatze-lanarekin jarraitzeko hiru lanpostu —koordinatzailea, administraria eta deliniantea— sortu gura dituzte; %40 falta da zerrendatzeko. Durangaldeko Behargintzarekin koordinatuta, “enplegu orientaziorako itxarote-zerrenda murrizteko” Ekonomia, enplegu eta formazio sustapenerako teknikaria eta komertzio teknikaria ere kontratatu gura dituzte; denek sei hileko kontratua izango lukete, Aitziber Irigoras alkatearen berbetan.
Aldundiarekin “laster zehaztuko” duten eskualderako lankidetza akordioa lotu gura du Gobernu Taldeak, eta Durangaldeko Mankomunitatearekin eta Behargintzarekin Lehiakortasunaren Poloan jardun, orain arteko bideari eutsi eta hori “indartu” gura dute; metalgintzan, betetzeko produktu eskaera potentzialak aurkitu gura dira. Lotu gabeko ekarpen ekonomikoa egingo dute.
Gizarte klausulak
Bestalde, Udalak egindako kontratuetako gizarte-klausuletan “sakonduz” eta gizarteratze-enpresei lekua eginez, bazterketa arriskuan edo baztertuta daudenei eskaini gura diete lana.
Enplegu faltaren ondorioak “arintzeko” abiatu dituzte neurriok. Horrez gainera, gizarte-zerbitzuak “sendotu” eta Gizarte Ekintza “sustatu” gura dute. “Mantendu eta sendotu beharreko babes-sare horretara” diru gehiago bideratu gura dute —tartean, giztarte larrialdietarako laguntzetara—, beste sail batzuetan aurreztuz; “ahal denik eta sarerik indartsuena izateko”.