Emaus fundazioak, Udaleko Gizarte Ekintza sailaren laguntzarekin, kontsumismoa eta kontsumo arduratsuaren gaineko hitzaldia emango du asteazkenean, apirilaren 29an. Nagusien Egoitzan jarri dure hitzordua 19.00etan.
Kontsumismoak hainbat aspektutan daukan eragina aztertuko dute, eta alternatibak planteatu.
Hitzaldia amaitzean, Gauzen historia dokumentalaren gaineko bideo-forumari ekingo diote. Ekintza honek, "aukera emango du momentu batez ez bada ere presaren eta kontsumoaren trenetik jaisteko eta gaur egungo sistema kontsumista hau justua ote den eta benetan zoriontsu egiten gaituen planteatzeko". Halaxe jakin eragin dute antolatzaileek.