
Euskadi “gogor kolpatzen” diharduen krisi ekonomikoaren testuinguruan langileei zuzendutako informazio kanpaina jarri du martxan sindikatuak, eta horren baitan deitu dute manifestazioa. Bertan, CCOO-Euskadiko Idazkari Nagusia den Unai Sordok ere parte hartu du.
Aurretik, CCOO-Euskadiko delegatu sindikalen asanblada egin zuten, martitzenean bertan, Iurretako Ibarretxe kultur etxean. Gaur egungo egoera eta horri aurre egiteko proposamenak izan dituzte aztergai. Sordok ez eze Konfederazio Zuzendaritzako beste zenbait kidek ere parte hartu dute egindako batzarrean.