Pazko jaia ospatuko du Tabira eskualdeak, domekan, San Jose Maristak ikastetxean. Tabira-txiki elkarteak hirugarrenez antolatutako jaia 17:30ean hasiko da, eta Durangaldera zabaldu dute gonbita.
Euro baten truke makina bat jardueratan parte hartzeko aukera eskainiko dute; era berean, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan dela gogoan hartuz, liburuak trukatzeko aukera egongo da. Batutako dirua Andra Mariko gazteek kudeatuko dute, udan Tangerreko umezurztegi baten egingo duten auzolandegian erabiltzeko. Azkenekoz 350 liburu trukatu ziren. Senegaleko dantza eta kantu ikuskizuna ere aurreikusi dute