'Oporrak bake giroan' egitasmoaren baitan uda sasoian Durangaldera etorriko diren neska-mutiko sahararrak etxean hartzeko deia egin du Herria auzo elkarteak.
Zazpigarrenez etorriko dira Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetan (Argelia) bizi diren 7 eta 12 urte bitarteko gaztetxook, eta eskualdean egingo duten egonaldian —uztailaren lehenengo astetik irailaren lehenengora — bizi dituzten baldintza gogorretatik deskantsua hartzeko aukera izango dute. Herritarren Arretarako Zerbitzura eta Herria auzo elkarteko tabernara jo daiteke eskaria egitera. Informazio gehiagorako: 655 711 100.