Durangok “aurrera egin” dezan, “gelditu gabe” lanean jarraituko dutela jakin eragin du Udalak, “egoera ekonomiko orokorraz eta Durangoko Udalaren egoera politikoaz jabetuta”, eta zenbait alderdik eguneroko jardunari “trabak” jarri arren.
Datozen hileotan, “lehentasunezko” hainbat egitasmo aurkeztuko dituzte: enplegu politikan lankidetza erakunde eta instituzioekin, etxebizitza publikoa dinamizatzen ahalegintzeko ekimenak, auzo zaharrenetan hobekuntzak eta jasangarritasunarekin lotutako jarduerak.
Horretarako akordioak lotzen saiatuko da Gobernu Taldea, eta gainerako alderdiei “erantzukizuna” eskatu deutse. Aurten be aurrekontua ez dela-eta onartu ekin gura diote horri.