Herritarrak Internet bidezko tramitazioan prestatzeko ituna

Anboto 2009ko api. 22a, 10:46

Herritarrak Internet bidezko tramitazioan prestatzeko akordioa sinatu du Udalak Jaurlaritzarekin. Horren baitan Durangoko KZguneak administrazio elektronikoari buruzko hastapen ikastaroa hasiko du, udal arduradunek azaldu dutenez.

Herritarrak Internet bidezko tramitazioan prestatzeko akordioa sinatu du Udalak Jaurlaritzarekin. Horren baitan Durangoko KZguneak administrazio elektronikoari buruzko hastapen ikastaroa hasiko du, udal arduradunek azaldu dutenez.

Eusko Jaurlaritzarekin, Foru Aldundiarekin, Administrazio Zentralarekin eta Udalarekin elkar eragiten erakutsiko dute: errolda paperak eskatzen, enplegu eskaintzetara sartzen, aldizkari ofizialak aztertzen, foru ogasunekin tramitazioak egiten eta zirkulazioaren inguruko informazioa lortzen ikasiko da, besteak beste. Udaleko webgunearekin elkarri eragiten edo Osakidetzan hitzordua eskatzen ere bai. Izena emateko epea zabaldu berri dute
(94 620 38 63).

Zerbitzu elektronikoak


Edozein administraziok eskainitako zerbitzu elektronikoak ezagutaraztea da helburua. Ikastaroaren bitartez, “herritarrak on-lineko administrazio berrian trebatu eta administrazioko tramiteetan itxarote-denborak murriztu, kostuak txikitu eta Interneten inguruko konfidantza zein segurtasuna areagotu” gura dituzte. KZgunea 2002an zabaldu zutenetik 4.414 lagunek eman dute izena; 1.724k Interneti buruzko ikastaroan.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!