Caritas Tabirak eskainitako zerbitzuen bitartez, 600 familiari eskaini diote laguntza 2008an. Diru-laguntza bitartez, 45.844 euro banatu dituzte, urteko balantzea egiterakoan. Eskualdeko elizetako kolekten (24.768 euro), donazioen (3.000 euro) eta administrazioen diru-laguntzen bitartez (7.000 euro) batutakoa erabili dute horri aurre egiteko; gainerakoari Caritas Diozesiarraren laguntzarekin egiten diote aurre.
Egoera larrian diren familiei informazioa, orientazioa eta laguntza ekonomikoa bideratzeko harrera programan —12 bolondres dabiltza— 386 laguni eta 194 familiari eman zaie laguntza, jakinarazi dutenez, eta arropa-batzean –batetik “duintzeko” eta bestetik “donazioa bertaratutakoen autonomia, normalizazinoa eta duintasuna sustatzeko” erreminta izan gura dauen Ekorroparen bitartez– 3.189 kilo arropa batu dituzte; herrietan banaturiko ontzietan, 44.512 kilo. Durangon, 103 laguni eskaini zaie zerbitzua, eta 645 jantzi eman dira. Horretan 14 lagunek dihardute bolondres. Sentsibilizazioan, bostek. Enplegu bila zebiltzan 300 laguni eman dio informazioa Caritas Tabirak, eta lana bilatu edo eskaintzen dutenen arteko bitartekaritza lanean 45 lanpostu bete dira.