Datorren apirilaren 23an hasiko da Gorka Lupiañez preso durangarraren aurkako epaiketa Audientzia Nazionalean. Horren aurrean, Elkartasun Martxa antolatu dute Durangon —Intxaurren eta Ttipi-ttapan eman daiteke izena—.
2007ko abenduan espetxeratu zuten, konfidantzazko abokaturik gabe, inkomunikatuta deklaratu ondoren. ETAren Bizkaia Komandoko kide izatea leporatu diote. Erakunde armatuko kide izatea eta armak eta dokumentu faltsuak edukitzea egotzi eta baldintzarik gabe espetxeratzeko eskatu zuten. Berrizen atxilotu zuten gaztea.