Dispertsioaren kontrako bira Durangon amaituko da, domekan

Anboto 2009ko api. 16a, 10:59

Zapatuan sartuko da Durangaldean sakabanaketa salatzeko Etxeratek antolatutako Dispertsioaren Aurkako Bira. Apirilaren 14tik 19a bitartean Euskal Herrian zehar, herriz herri eta auzoz auzo, hainbat ekitaldi antolatu dituzte eta datozen egunotan Durangaldean ere prestatu dituzte ekintzak.

Zapatuan sartuko da Durangaldean sakabanaketa salatzeko Etxeratek antolatutako Dispertsioaren Aurkako Bira. Apirilaren 14tik 19a bitartean Euskal Herrian zehar, herriz herri eta auzoz auzo, hainbat ekitaldi antolatu dituzte eta datozen egunotan Durangaldean ere prestatu dituzte ekintzak.

Domekan emango dute amaitutzat sakabanaketaren 20. urteurrena dela-eta eratutako mobilizazio astea. Gasteiz eta Iruñean hasi zituzten ekitaldiak. Landako Gunean  izango da amaiera ekitaldia, 12:00etan. Bertan herrialde guztietako auto-karabanak elkartuko dira, antolatzaileek jakin eragin duten moduan.

Iurretan abiatuko da auto-karabana Durangaldean, zapatuan 11:00etan. Durango, Abadiño eta Atxondo igarota, Elorriora 13:00etan helduko da. Bertan Katxueri egingo diote omenaldia. Arratsaldez 16:30ean irtengo dute Elorriotik, eta Eubatik Zornotzarako bidea egingo dute; 18:00etan zeharkatuko du herria autokarabanak, Gatza gogoan hartuz.

Egoera ezagutzera eman


Indarrean jarri zela 20 urte bete diren honetan, dispertsioa salatu gura du Etxeratek, abiatutako ekimen horren bitartez, eta, euskal presoek eta euren familiek bizi duten egoera herritarrei ezagutzera eman. Horrela nabarmendu gura izan dute antolatzaileek. Horren ildotik, dispertsioaren aurka dauden herritar guztiei dei zabala egin diete, apirilaren 19an Durangon, Landako Gunean, izango den ekitaldi nagusian parte hartzeko. Dispertsioaren Aurkako Birarekin “sakabanaketa amaitzea eta euskal preso politikoen eskubideak errespetatzea” eskatzen du Etxeratek.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!