‘Durango UKE’ barik ‘Durango Kirolak’ izango da aurrerantzean

Anboto 2009ko api. 14a, 10:57

Kirol zerbitzu eskaintza ‘Durango Kirolak’ izenpean batuko da aurrerantzean, ‘Durango Udaleko Kirol Erakundea (UKE)’ izenpean beharrean. Horrela onartu dute azken udalbatzarrean.

Kirol zerbitzu eskaintza ‘Durango Kirolak’ izenpean batuko da aurrerantzean, ‘Durango Udaleko Kirol Erakundea (UKE)’ izenpean beharrean. Horrela onartu dute azken udalbatzarrean.

“Komunikazioa hobetzeko eta irudia indartzeko premia” ikusita proposatu du izendapen aldaketa Gobernu Taldeak. “Izen zahar eta berrien nahasketaren aurrean sinplifikatutako izen berria sortu gura izan dugu; erraz gogoratzekoa, denek ulertu daitekeena eta kirola sustatzen lagunduko duena”. Kirol azpiegitura berriak ere batuko ditu. Aralarrek herritarrei galdetu ez izana bota du faltan eta Talde Mistoak adierazi du, ‘Durango Kirolak’ “euskalduna” gura duela eta “horretan lan” egingo duela.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!