Argitu duenaren arabera, erregistro liburuen sistema informatizatua jarri dute martxan, eta, horri esker, hemendik aurrera jaiotza, heriotza, ezkontza eta tutoretza inskripzio berriak euskaraz egiteko aukera ere izango dute herritarrek, horrela eskatuz gero. Euskararen normalizaziorako bidean “beste pauso garrantzitsu bat” eman dela adierazi dute Euskara Batzordeko kideek. Horren haritik, herritarrak eskubide hori erabiltzera gonbidatu gura dituzte.Datuak ematerakoan
Inskripzioak hizkuntza baten bakarrik egin behar dituzte herritarrek, euskaraz edo gazteleraz, eta norberak adierazi behar du zer hizkuntzatan egin gura duen, datuak ematerako orduan bertan, Euskara Batzordeak azaldutakoaren arabera. Gaineratu dutenez, Erregistro Zibilean inskripzio berriak hizkuntza bakar baten eginda egonda ere, ziurtagiriak, berriz, gura duten hizkuntzan eskatzeko aukera izango dute herritarrek.
Bake epaitegietan ez
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) justizia jauregietan martxan jartzen diharduen aplikazio berria da aitatuko hori, Durangoko Epaitegiko Euskara Batzordeak jakinarazi duen moduan. Hala ere, oraindik behintzat, ez da bake epaitegietan zabalduko