Hungtinton gaitza duten 50 familia elkartuko dira apirilaren 18an

Anboto 2009ko api. 16a, 10:52

Hungtinton gaitza duten 50 bat familia elkartuko dira zapatuan Landako kiroldegian, akats genetiko neurologiko batek eragindako gaixotasunari buruzko ikerketez jarduteko.

Hungtinton gaitza duten 50 bat familia elkartuko dira zapatuan Landako kiroldegian, akats genetiko neurologiko batek eragindako gaixotasunari buruzko ikerketez jarduteko.

Galdakaoko neurologo Javier Ruiz Ojeda gonbidatu dute, Hungtinton Norte Elkarteko presidente Alfonso Akesolok azaldu duenez. Heriotza dakarren endekapenezko gaixotasuna da Hungtintona, eta herentziazkoa: oinordeek hartzeko aukera %50ekoa da.

EAEko 50 lagun dagoz elkartean, eta 10 urte dira “bai hartu-emana mantentzeko bai azken ikerketen berri izateko” elkartzen direla. Ekainaren 20an izango dute hurrengo topaketa, eta Galdakaoko psikiatra Angel Padierna izango dute eurekin.

Irailean Mendekotasun Legea aztertuko dute Gizarte Ongizate diputatu Juan Mari Aburtorekin. “Familiei, zaintzaileei… laguntzeko gai garrantzitsua da”, dio Akesolok. Hungtintona “sozializatzearen” alde agertu da bera: “Ezagunago egiteko, medikuen artean ere”.

Ildo horretan, Osakidetzarekin elkarlanean Lehen Mailako zentro, ospitale edo neurologo eta psikiatrak diharduten beste zentroetan informazioa helarazi gura dute. “Lehenago ere egin dugu, harrera onarekin”.



ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!