Mobilizazioa deitu du Euskadi CCOOk

Anboto 2009ko api. 16a, 10:50

Krisialdiaren “benetako errudunak salatzeko” manifestazioa deitu du maiatzaren 16an, Bilbon, Euskadiko CCOO sindikatuak. Ez da zure krisia baina zure eskubideak dira da aukeratutako leloa. Aurretik, baina, beste bost protesta ekitaldi ere iragarri dituzte: lehenengoa Durangon, apirilaren 21ean.

Ondoren, Beasainen, Gasteizen, Donostian eta Bilbon izango dira. Ekonomiaren egoera ikusirik, krisia gainditzeko neurriekin “kontuz” ibiltzeko eskatu diete enpresaburu eta administrazioei: “Lan baldintzak okertzea ez da konponbidea izango; babes sozialerako eta lan merkatua arautzeko sistemak indartu behar dira”, Euskadi CCOOren ustez.

Langileen interesak babesteko, administrazioarekin “elkarrizketa sozialerako prozesuak hasteko” prest agertu da Euskadiko CCOO, eta Jaurlaritzako lehendakari berriarekin berba egingo ei dute. Maiatzaren 21erako ELA, LAB, ESK, EHNE, EILAS eta Hiru sindikatuek deituta grebari, bestalde, “frontismo politiko eta sindikala” bilatzen duen ekintza deritze. “Krisialdiaren testuinguruan ez ditu langileak babestuko” helburu horrekin eratutako grebak.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!