‘Durango Ardo Saltsan’ azoka enogastronomikoak 1.200 lagunetik gora batu ditu. Antolatzaileen berbetan “guztiz arrakastatsua” izan da 2. edizioa izan duen honetan jasotako erantzuna.“Lehenengo ordutik gainezka zegoen Landako Gunea, jardunaldiak aurrera egin ahala giro nasai eta atsegina nagusituz”. Harrera “ezin hobea” izan zuten dastapenek, mahai-inguruak zein tamaina txikiko sukaldaritzak.
Nazioarte mailako 56 upeltegik eskainitako 145 ardao ez eze, olioa, urdaiazpikoa, slowfood produktuak, kafea, ura… izan ziren protagonista.