Elkarrizketaren aldeko jesarraldia antolatu gura du, Durangoko Andra Maria elizpean, Durangaldeko Ahotsak taldeak. Ekitaldi “xumea” baina “esanahiz betea” antolatu gura dute eta horretarako herritar guztiei, bereziki politikoei, “Euskal Herriak bizi duen gatazka” konpondu ahal izateko berba egitera jartzeko deia luzatu diete.
“Arazoak berba eginez konpondu ahal eta behar direlako, Durangaldeko emakumeok elkarrizketaren alde gaude”: mezu horrekin ados dauden emakumeen argazkiak jarriko dituzte ikusgai ekitaldian, “ahalik eta mezu anitz eta zabalena emateko”. Argazkiak batzen hasita dagoz, “oso harrera beroa” jasoz. Parte hartzera deitu dute, argazkiak honako helbidera helarazi daitezkeela jakinaraziz: etxekue@gmail.com