Martxoaren 31, Durango faxisten hegazkinen jomuga izan zeneko eguna ekarri dute gogora Gerediaga eta Berbaro elkarteek eta Kriskitin dantza taldeak antolatutako gomuta ekitaldiak. Zortzi urte dira goiz haretan botatako bonbak gogorarazten ditueela, ahaztu ez dadin eta berriro gertatu ez dadin; memoria historikoa berreskuratzeko. Azken lau urteetan Durangoko Udalaren babes eta laguntza izan duen ekitaldiak hainbat herritar batu ditu, oraingoan ere, Andra Mariko elizpean. Dantzarien aurreskua eta lore sorta jaso zituzten gerra sasoian 10-12 urte zituzten “San Rokeko koadrilakoak”.
Eguerdian hilerrian izan zen oroimen ekitaldia, Udalak eratuta. 1937ko martxoaren 31 hartan bonba hotsak iragarriz jotako kanpai hotsak gogoratu zituzten bonbardaketei biziraun zietenek. Bakea eta adiskidetza lelopean ekin zien Udalak gomuta ekitaldiei. Kanposantuko kapera nagusian Gerra Zibilean hildakoen izenak batzeko plaka ere jarri zuten 2007an, izen berriak jakin ahala gaineratzeko. Gaitzespenik izan du horrek, esaterako, Durango 1936 elkartearena, denak batera omentzeari “ulertezina” iritzita.
Erakusketa eta berbaldia
Durangok ez eze Elorriok ere ekarri gura izan du, aurten lehenengo biderrez, 1937ko martxoaren 31 hartan jasandako erasoa. Udalak omenaldia eskaini zien domekan eraso hartatik bizirik irten ziren elorriarrei. Iturri kultur etxean, gainera, erakusketa dago zabalik, eta bihar berbaldia ere izango dute 19:30ean.