Zinema digitalera eta 3D-ra egokitu dute Zugaza zinema

Anboto 2009ko api. 2a, 09:17

Zugaza zinemak “pauso erraldoia” eman berri du filmak teknologia digitala erabiliz dimentsio bitan (2D) eta hiru dimentsiotan (3D) eskainita. Halan azaldu dute bertako arduradunek. Hiru dimentsiotan egindako 15 pelikula eskuratu ditu Zugazak aurten; 2010ean, kopuru hori bikoiztu dute. Inbertsio “handia” eskatu dio Zugazari teknologia berrietara egokitzeak; hala ere, kalitateari eta aukerei dagokionez, “hobera egingo da nabarmen”.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) hiru zine areto daude teknologia horretara egokituta; Zugaza da pantaila bakarra dutenen artean bakarra.

Irudi eta soinu gardenagoa
Teknologia digitalak irudi zein soinu aldetik eskainitako “gardentasuna” nabarmendu dute aretoko arduradunek. “Hiru dimentsiotan, berriz, denak dirudi erreala. Kontuan hartu behar da zortzi kamerak dihardutela grabatzen aldi berean”. Asteburuan bertan eskainiko dituzte pelikula bi hiru dimentsiotan ikusteko. Pelikula horiek ikusteko, euro bat gehiago ordaindu beharko da; 2Dko pelikulak ikusteko ohiko sarrera ordainduko dute ikusleek.

“Puntako kalitatea”
“Puntako kalitateko berrikuntza teknikoa da jarri duguna, mundu mailan filmak estreinatzeko aukera emanez; esaterako, Angeles y demonios edo Ice Age pelikulak”, aretoko arduradunen berbetan. “Teknologia aldetik itzela da, edozein gertaera edo ekitaldi zuzenean proiektatzeko aukera daukagu orain”. Atlheticek Bartzelonaren kontra jokatuko duen Errege Koparen finala eskainiko dute Zugazan. Kontzertuak ere eskainiko dituzte, esaterako, Hanna Montana edo Jonas Brothers-enak.

Eguaztenean emanaldi berezia egin zuten Zugaza zineman; hiru dimentsioko emanaldia izan zen. Dendak Durango eta Iurretako merkatari elkartearen bitartez, kanpaina berezia egin dute horretarako; era berean, Durango eta inguruko ordezkari politikoak eta kultur teknikariak gonbidatu zituzten. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!