‘Berrikuntza eta komunikazioa krisialdian’ berbagai hartuta

Anboto 2009ko api. 2a, 13:16

Berrikuntza eta komunikazioa krisi garaietan: horixe hartu dute berbagai Di-Da Komunikazio kooperatibak eta Gune grafik enpresak eratutako Kom’09 komunikazio jardunaldietan. Diseinuaren Espainiako Sari Nazionala (2008) irabazi zuen Bartzelonako SUMMA enpresako Conrad Llorens eta Innobasque-ko (Berrikuntzarako Euskal Agentzia) komunikazio alorreko zuzendari eta arduradun Pilar Kaltzada izan dituzte hizlari Landako Elkartegian.

Berrikuntza eta komunikazioa krisi garaietan: horixe hartu dute berbagai Di-Da Komunikazio kooperatibak eta Gune grafik enpresak eratutako Kom’09 komunikazio jardunaldietan.

Diseinuaren Espainiako Sari Nazionala (2008) irabazi zuen Bartzelonako SUMMA enpresako Conrad Llorens eta Innobasque-ko (Berrikuntzarako Euskal Agentzia) komunikazio alorreko zuzendari eta arduradun Pilar Kaltzada izan dituzte hizlari Landako Elkartegian.

SUMMA disziplia anitzeko aholkularitza taldeko zuzendariak Estrategia y creatividad, claves para la construcción de marcas poderosas izenburupean jardun du. Marka-identitatean aditua da 1989an sortutako Bartzelonako SUMMA. 2009a berrikuntzaren Europako urtea dela aintzat hartuz, Komunikazioa, berrikuntzaren kudeaketarako tresna estrategikoa izan du berbagai kazetaria eta idazlea ez eze 2007. urteaz geroztik Innobasque-ko sustapen eta komunikazio zuzendari nagusia denak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!