Krisiaren aurkako jardunaldia antolatu du Maristak ikastetxeak gaurko, Langabetuei, enplegu-erregulazio espedientean sartuta dauden langileei eta oro har interesa izan lezakeen herritar guztiei zuzendutako jardunaldia, ikastetxeko Areto Nagusian izango da, 17:00etan.
Hainbat arlotan diharduten gonbidatuak batuko dituzte mahaiaren inguruan. Horrela, Maristak ikastetxeko zuzendaria Julen Elgetak eta ikastetxeko bertako etengabeko prestakuntza arduradun Daniel Irazolak ez eze Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziako Teknikari José Maria Mediavillak hartuko dute hitza. Eurekin batera, baita INEM enplegu bulegoko eskualdeko zuzendari Armando Reyesek, SARTU Lanbide Heziketako arduradun Maria Gutiérrezek eta Durangaldeko Behargintzako zuzendari Augusto Uriartek be.