Enpresako zuzendaritzak hartu nahi dituen neurriak salatu guran, Laydeko beharginek greba eguna izan dute gaur. Aurreko egunetan ere hainbat protesta ekintza egin dituzte; azkenengoa, gaur arratsaldeko 18:00etan Laminación y Derivados enpresako bulegoen aurretik abiatu da.
Enpresa komiteak (ELA, LAB, CCOO) jakitera eman duenez, Corus taldeko lantegiaren zuzendaritzak 55 lagun kaleratu gura ditu. “Hasieran langileen izenekin osatutako zerrenda bat filtratu zuten. Zerrenda hori erretiratu egin duten arren, jarrera ez dute aldatu”. Kalte-ordainak jaso eta enpresa izteko proposamenari 30 beharginek baiezkoa eman diotela diote sindikatuek: “Falta diren kontratu horiek desegiteko erregulazio-espedientera joko dutela mehatxatu dute”, adierazi dute sindikatuetako ordezkariek.
Zuzendaritzak aurkeztu duen bideragarritasun planaren atzean langileen artean “garbitaketa” egiteko asmoa dagoela somatzen dute sindikatuek: “Plan horretan ez dute instalazioen hobekuntzarik ez makinetan inbertsiorik aurreikusi. Halan, ezinezkoa da 55 lagun gitxiagorekiekoizpen maila mantentzea”.
Sindikatuek hainbat eskaera egin dizkiote enpresari: langileak gogoz kontra ez daitezela joan, kontratuak desegiteko “mehatxua” erretiratu dezatela, kalte-ordainak hobetu ditzatela eta babes-klausula izango duen lan-poltsa bat adostea.

182 beharginek atzo arteko epea izan dute kalte-ordaina onartu eta enpresa beraien borondatez uzteko. Enplegu-erregulazio espedientean egon dira joan den astea arte.