Gazte Martxa aurkezteko ekitaldi sorta antolatu dute

Anboto 2009ko martxoaren 26a

Gazte Martxaren aurkezpena antolatu dute barikurako, martxoaren 27rako, Durangon, hainbat gaztek.

Gazte Martxaren aurkezpena antolatu dute barikurako, martxoaren 27rako, Durangon, hainbat gaztek.

Bertsolariek girotutako ekitaldia antolatu dute horretarako 21:00etan, eta, ondoren, gazte afaria ere egingo dute. Intxaurren izango da hori, 22:00etan. Afalostea, bestalde, Antton abeslariak berotuko du.

Aurretik, triki-poteoarekin hasiko dute Gazte Martxa aurkezteko prestatutako eguna. Horretarako hitzordua Intxaurren egin dute, 19:00etan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!