‘Ardo Saltsan’ hartuko du Landako erakustazokak

Anboto 2009ko mar. 27a, 11:59

Euskal Herriko eta nazioarteko 56 upeltegik eskainitako 150 ardotik gora —36 jatorri-deiturakoak— aukera eskainiko digu zapatuan, martxoaren 28an, ‘Durango Ardo Saltsan’ II. Azoka Enogastronomikoak.

Euskal Herriko eta nazioarteko 56 upeltegik eskainitako 150 ardotik gora —36 jatorri-deiturakoak— aukera eskainiko digu zapatuan, martxoaren 28an, ‘Durango Ardo Saltsan’ II. Azoka Enogastronomikoak.

Landako erakustazoka izango du aterpe aurten 16 upeltegi gehiago batu zaizkion azokak, eta 11:00etatik 21:00etara izango da zabalik. Ardoaz gainera, olioa, urdaiazpiko iberikoa eta izokin ketua probatzeko aukera ere eskainiko du azokak; berrikuntza lez ahatea eta horren eratorriak ere bai, slowfoodaren baitan batutako jakiak eta munduko urak (Italia, Ingalaterra…) ez eze.
Delicatessen eta slowfood produktuen 14 ekoizle ere batuko dira, gainera.

Berrikuntzen artean, ardoaren kulturaren gaineko berbaldia ere antolatutako dute. Asier Aranguren izango da moderatzaile eta hizlari lez arituko dira Pedro Ugarte —idazlea eta Julio Camba kazetaritza sariko 30. edizioko irabazlea—, Roberto Ugartetxea —Uriondo txakolinaren produktorea— eta Luis Mari Garcia —Bodegas Araneko jabea—. Solasaldia 12:4e5ean hasiko da jakin eragin dutenez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!