Elkarbizitza egitasmoak Dresdenera daramatza gazteak

Anboto 2009ko mar. 17a, 13:14

Bosgarren urtea bete duen ‘Etorkizuna eraikitzen’ egitasmoaren bitartez Durangoko zortzi neska-mutil Dresdenera joango dira datorren astean; San Jose Jesuitak ikastetxeko, Frai Juan Zumarraga institutuko, Kurutziaga ikastolako eta San Antonio-Santa Rita ikastetxekoak.

Bonbardaketa sufritu zuten hiru hirien —Conventry (Bretaina Handia), Dresden (Alemania) eta Durango— arteko topaketa programak 14-16 urte bitarteko gazteak elkartzen ditu, kultura, historia eta bizipenak elkartrukatzeko. Dresden 1944an bonbardatu zuten, eta datu ofizialik ez dagoen arren 25.000 herritar inguru hil ziren.

Durangon, Coventryn eta Dresdenen elkartu ziren, hurrenez hurren, lehenengo txandan. Iaz abiatu zuten bigarren txanda, Durangon. Orduan, Dresdeneko zortzi gazte izan ziren hemen. Ekimenak “elkarren artean horren desberdinak diren hiru hiriek elkar ezagutzea” du helburu, Ander Gorrotxategi zinegotziak dioenez. Martxoaren 28tik apirilaren 4ra, Dresden hiria eta bertako kultura eta bizimodua ezagutzea izango dute gazte durangarrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!