Tindoufeko errefuxiatuen kanpamenduetara joan da, gaur, martxoak 18, Udaleko ordezkaritza bat. Natxo Martinez jeltzalea eta Gizarte Ekintza presidentearekin batera, Taldeko Mistoko Zorione Arana eta EB-Berdeak taldeko Sabin Bilbao joan dira, Gizarte Ekintzako teknikariak ez eze. Domekan itzuliko dira.
EAEko 102 erakunde daude anaidetuta herri sahararrarekin. Durangok Daora herriarekin dauka anaidetasun-ituna. Hitzarmenok suspertzea du helburu bidaiak, “euskal erakunde eta sahararren artean anaidetasun erraldoia sortzeko”. Nabarmendu dutenez, “garrantzi handiko” unea da hau, 1975etik darraien gatazkari irtenbide “zuzen, bidezko eta behin betikoa” emateko. Maiatzaz geroztik egoera “larriagotu” egin dela azaldu dute, “lurralde okupatuetan sahararren borroka eraginkor eta baketsua, Intifada, areagotzean”.