Arraza Diskriminazioaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginda, 'Murren bidaia'
txotxongilo ikuskizuna eskainiko dute San Agustin kulturgunean. Udaleko Inmigrazio Sailak prestatu du ekitaldia.
Martxoaren 21ean, zapatuan, izango da, 18:00etan. Arraza diskriminazioa da euskarazko ikuskizun horren muina. Doan izango da sarrera.